Bankariek neurritasun gutxiago eskatu dute
WASHINGTON. Nazioarteko Finantza Institutuak (IIF) «ikuspuntu fiskal orekatuagoa» eskatu die euroguneko agintariei, «gehiegizko neurritasuna» saihesteko. IIFk munduko 450 banku nagusiak biltzen ditu. Ekonomia ahulenetan neurritasuna pixkana-pixkana ezarri behar dela uste du IIFk. Espainiako eta Italiako gobernuen erreformak txalotu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu