Azken hamarkadetan Europako estatuek hainbat estrategiahartu dituzte beren finantza erakundeen aktibo toxikoak garbitzeko. Hona horietako batzuk:
•Suedia. 1991-1992an lehertu zen Suediako etxegintzaren burbuila. Gobernuak banku nagusiak nazionalizatu zituen, eta haien aktibo toxikoak Securum eta Retriva banku txarren esku utzi. Hasieran egindako BPGaren %4ko inbertsioa ia-ia osorik berreskuratu ahal izan zuen Estatuak.
•Suitza. Oraingo krisian banku txar bat sortu zuen lehenengotarikoa izan zen. UBSri 38.700 milioi dolarren aktiboak hartu dizkio, liburuek esaten zuten prezioan. Aktibo horien galera posibleen %10 hartu ditu bere gain UBSk —guztien artean lehenak—, baina gainontzekoa Estatuak hartu du, Suitzako Banku Nazionalaren bidez.
•Alemania. Banku txar bakarra sortu beharrean, Berlinek nahi beste sortu ditu arazoak dituzten finantza erakundeentzat. Banku txar horietan sar ditzakete 2008ko abenduaren 31 aurretik erositako aktibo toxikoak. Horien truke, Alemaniako Estatuak bermatutako bonuak jaso dituzte. Aktibo horiek sor ditzaketen galerak bankuek beraiek hartzen dituzte bere gain, hurrengo urteotako dibidenduen bidez pagatzeko konpromisoa hartu baitute. Urte batean bankuak nahiko etekin lortu ez badu banku txarraren gastuak estaltzeko, ordainketa hurrengo urteotan egin beharko du.
•Irlanda. 2009an sortu zuen Irlandako Gobernuak Nama izeneko banku txarra. Uharteko banku gehienak jada erabat edo partzialki nazionalizatuta zituela, 74.000 milioi euroren etxegintzako aktibo toxikoak kendu zituen haien liburuetatik. Aktibo horiei %57ko deskontua ezarri zien, eta 31.800 milioi euro pagatu zizkien. Ez die zuzenean sosik eman, baizik eta EBZn diru gisa truka ditzaketen bonuak baizik.
Banku txarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu