Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuak nazio mailako organua sortuko du, herrialdean dauden bankuen jarduera gainbegiratzeko eta kontrolatzeko asmoz. Timothy Geithner AEBetako Altxorreko idazkariak gaur jakinarazi duenez, organuaren asmoa bankuak gobernuaren irizpideetatik ez aldentzea da.
Herrialdeko Finantza Zerbitzuen Batzordeko kideen aurrean mintzatu da Geithner, eta esan die Barack Obama AEBetako Gobernuko presidenteak ez duela nahi banku nagusiak "benetako gainbegiradarik gabe" aritzerik.
ekoNOMIA
Bankuak kontrolatzeko organua sortuko dute AEBek
Bankuen jarduera gainbegiratuko du erakundeak, gobernuaren irizpideak betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu