Bankuek diru gehiago behar dutela onartu du Bruselak
Jakina zen uztaileko estres azterketa huts egin zuten euroguneko bankuek diru premia zutela gutxieneko kapital beharretara iristeko. Baina, «ordutik gertatu den guztiaren ondorioz», azterketa gainditu zuten erakundeetako batzuk ere premia bera izan dezaketela adierazi du Joaquin Almunia Europako lehia gaietarako komisarioak. Hala ere, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) emandako kopurua neurrigabea dela adierazi du. Greziak porrot egingo balu, euroaren eremuko bankuek 200.000 milioi euro beharko lituzketela jakinarazi zuen NDFk orain egun batzuk. Michel Pebereau BNP Paribas bankuko presidentearen hitzetan, berriz, Frantziako bankuek ez dute laguntzarik eta kapitalik behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu