Hipoteken zerga

Bankuek zerga ordaintzea berrikusiko du Nafarroako Gobernuak

Egun, etxebizitza erosterakoan, ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga bezeroek ordaintzen dute, eta ez finantza erakundeek.

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea. IñIGO URIZ, FOKU
joxerra senar
2018ko azaroaren 7a
07:31
Entzun

"Gizartearen ustekabearekin eta ezinegonarekin bat" egiten du Nafarroako Gobernuak. Auzitegi Gorenaren epaiaren ondotik, Nafarroako Gobernu kontseiluan egoera aztertu dute, eta prest azaldu dira ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren foru legea aldatzeko. Oraindik ez dago proposamen finkorik, baina Maria Solana gobernuko eledunak baieztatu du berrikusteko konpromisoa dutela.

Eztabaida abiatuta, ahalik eta babes handiena eskuratu nahi dute Parlamentuan. Egun, ekintza juridiko dokumentatuen zerga bezeroek ordaintzen dute, eta bankuek ordaintzea eztabaidagai dute gobernu barruan.

Nafarroan ez bezala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da zergarik ordaintzen, baldin eta erositako etxea bizitoki nagusia bada. Nafarroako Ogasunak, berriz, ardura hipotekarioaren %0,5 kobratzen du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.