Bankuen kapital beharra irailaren 28an argituko da
MADRIL. Ekonomia Ministerioak irailaren 28an jakinaraziko ditu Oliver Wyman aholkularitza Espainiako finantza sistemari buruz egiten ari den azterketaren emaitzak. Egun horretan jakingo da zenbat kapital behar duen banku bakoitzak, eta laguntza publikoa beharko dutenen zerrenda argituko da. Lehen azterketan 51.000 eta 62.000 milioi euro arteko diru beharra kalkulatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu