Bankuentzako laguntza ez; azkenean, erabateko erreskatea jasoko du Ziprek, Greziak, Portugalek eta Irlandak jaso zutena bezalakoa. Nikosiako gobernuak zalantzak zituen komeni zitzaionaren inguruan, eta euroguneko gainontzeko kideek argitu dizkiote zalantza horiek. Hala, jasotzen duen diruarekin bankuak kapitalizatu ahal izango ditu, eta baita kontu publikoak txukundu ere. NDF Nazioarteko Diru Funtsak ere parte hartuko du erreskatean, baina aurrena herrialdeko kontuak aztertu nahi ditu. Datozen egunetan bidaliko du ordezkaritza bat hara.
Espainiari ere erreskatea ematea onartu dute euroguneko gainontzeko kideek, baldintzak betetzen dituelako.
Bankuentzako laguntza jaso beharrean, erreskate osoa jasoko du Ziprek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu