•CCM: Caja Castilla la Mancha izan zen estatuaren esku geratu zen lehenengo aurrezki kutxa. Unicajarekin bat egiteko prozesuak huts egin zuen, Andaluziako kutxa ohartu zenean nolako zuloak zituen Gaztela-Mantxakoak. Espainiako Bankuak bere gain hartu zuen 2009ko martxoan, eta urte horretako azaroan Cajasturren esku utzi zuen.
•CajaSur: Unicajaren menpe geratzeari uko egin zion Kordobako kutxako buruzagitzak. Espainiako Bankuak esku hartu zuen, 2010eko maiatzean. 500 milioi euro sartu zizkion FROB funtsetik, eta salgai jarri zuen. BBKren esku utzi zuen handik bi hilera, eta, doikuntza handi baten ondoren, jada irabaziak ematen hasi da.
•CAM: Etxegintzan egindako gehiegizko inbertsioengatik «okerren artean okerrena» zen Caja Mediterraneo, Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadorearen hitzetan. 2011. urteko uztailean hartu zuen haren kontrola, Cajastur buru zuen taldearekin bat egiteko prozesuak huts egin zuelako. FROBeko 2.800 milioi sartu zizkion, baina gero diru hori sektoreak jarri behar izan du, FGD Gordailuak Bermatzeko Funtsaren bidez.2011ko abenduan, Sabadell bankuari saldu zion, euro baten truke.
•Unnim: Terrassa, Sabadell eta Manlleuko kutxen batasuna martxoan geratu zen FROBen kontrolpean. Aurtengo martxoan BBVAri eman dio, euro baten truke. Hurrengo hamar urteotan izan ditzakeen galeren %80 estaliko dizkio FGDk.
•Catalunya Banc: 2011ko irailean bere gain hartu zuen Estatuak, FROB funtsaren bidez jarritako 1.719 milioi euroei esker akzioen %90 erosi zituelako. Salgai jarri du, eta eskaintza egin dutenen artean dago Kutxabank.
•NCG Banco: Galiziako bi kutxen bankuaren %93 eskuratu zituen Estatuak, 2.465 milioiren truke. Urtea amaitu arte du bere kasa erosle bat aurkitzeko; bestela, FROBek salduko du.
•Banco de Valencia:3.000 milioi utzi behar izan zizkion FROBek, haren akziodun nagusia, Bancaja, diru gehiago jartzeko prest ez zegoelako. Salmenta prozesua abian dago.
•BFA-Bankia: Hornidura gehiago egiteko moduan ez dagoenez, FROBek 2010ean mailegatu zizkion 4.465 milioi euroak akzio bihurtuko dira. Nazionalizazio dekretuak hiru urte eman dizkio estatuari enkante bidez saltzeko.
Bankuetan, zortzi esku hartze oraingoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu