Izan ere, euroguneko ekonomia nagusiek, Alemania eta Frantziak, urte petrala izan dute 2003koa. Aste honetan bertan jakinarazi du Alemaniak bere iazko hazkuntza negatiboa izan zela, -%0,1ekoa. Azken hiruhilekoan %0,2ko igoera txiki bat izan zuen, baina, egutegiaren ondorioz izan zen, aurreko hiruhilekoan baino lan egun bat gehiago izan zutelako. Herrialdeko agintariek eta ikerketa erakunde nagusiek %1,7 haztea aurreikusten dute 2004rako.Frantziak, berriz, %0,2ko hazkuntzarekin itxi zuen 2003a, azken hiruhilekoan Barne Produktu Gordinak %0,5 gora egin ostean. Datuon gainetik, Frantziako Gobernua baikor agertu da eta herrialdeak 2004a %2tik gorako hazkuntzarekin ixtea espero du.
Italiako Estatitistika Erakundeak ere atzo jakinarazi zituen 2003ko BPGren datuak. Horien arabera, Italiako ekonomiak %0,4 soilik egin zuen gora iazko urte osoan. Azken hiruhilekoan ez zen hazkuntzarik izan.Italiako ekonomiak ere urte zaila izan du igarotakoa, lehen bi hiruhilekoetan -%0,1eko hazkuntza negatiboa errepikatu baitzen, herrialdea atzeraldi teknikoan sartuta. Hirugarren hiruhilekoan hautsi zen joera,BPG %0,5 haztearekin.
-
Hazkuntza
4. hir. 3. hir.
Eurogunea0,3 0,4
E.Batasuna0,4 0,4
Belgika--- 0,5
Danimarka--- -0,2
Alemania0,2 0,2
Grezia--- 1,8
Espainia--- 0,7
Frantzia0,50,4
Irlanda----1,3
Italia0,0 0,5
Luxenburgo--- ---
Holanda0,30,0
Austria---0,3
Portugal---0,5
Finlandia0,10,8
Suedia---0,5
Erresuma Batua0,90,8