Basauriko Udala: «Garbitzaileen gutxieneko zerbitzuak ez dira nahikoak»

Erredakzioa
BASAURI
2004ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Garbitasun zerbitzuko langileek hilaren 13an deitutako grebaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak agindutako gutxieneko zerbitzuak «ez dira nahikoak», Basauriko Udalaren ustetan. Atzo prentsa ohar baten bidez jakinarazi zuenez, udalerriko ikastetxeetako eta Adinekoen udal egoitzako garbitasun zerbitzuak gehitzea eskatu zuten joan den astean, eta oraindik ez dute erantzunik jaso.

Udalak «pertsona orok grebarako duen eskubidea» errespetatzen duela dio, baina Basaurik jasaten duen egoera udal eraikinetan bakarrik izatea zuzena ez dela uste du. Oharrak dioenez, gutxieneko zerbitzuak gehitu egin behar lirateke, «segurtasun handiagoa eman behar baitzaie bereziki greba horren eraginpean egon litezkeen kolektiboei, umeei eta adinekoei».Udal langileen lan baldintzak eskuratzea da garbitzaileen eskari nagusia. 60 langile dihardute udal eraikinak garbitzen FCC enpresako kontratuekin. ELAk azaldu duenez, batzuen eta besteen soldaten arteko aldea, urte amaieran, 6.000 eurokoa da.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.