Ekonomia
Baserritarrek traktoreak kalera atera dituzte gaur Hegoaldean
Donostiako erdialdean, Abadiñoko Eroskin, Irurtzungo kaleetan, Rivabellosako hidrokarburoen banaketa zentroan eta ezohiko beste hainbat lekutan traktoreak daude gaur. Protesta egiteko aterako ditu EHNEk, gasolioaren garestitzeak eragin dizkien kalteengatik nahiko ordain jasoko ez dutelakoan. Negoziazioak astelehenetik astearterako gauean amaitu ziren Madrilen, inolako akordiorik gabe.
Nekazariek ez dute Espainiako Gobernuaren "eskuzabaltasuna" behar bezala baloratu nahi izan, Elena Espinosa Nekazaritza ministroak atzo ziurtatu zuenez. Bere ministerioak 394,2 milioi euroko kalte-ordainak eskaini dizkie, baina ez du onartu nekazarien elkarteek eskatutako hainbat zerga beherapen edo desagertze, Europako Batasunak ontzat hartuko ez lituzkeelakoan.Hiru dira EHNEren eskaera nagusiak: baserritarren gasolioaren hidrokarburoen zerga berezia ez aplikatzea, txikikazko salmentaren gaineko zerga kentzea, eta BEZ zerga %16tik %7ra gutxitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu