Baserritarren lurra espekulatzeko erabiltzen dela salatu du EHNEk

2005eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Abereentzat gero eta lur gutxiago dute Donostialdeko baserritarrek, Gipuzkoako EHNEren arabera. Administrazioek beren lurrak okupatu eta horiekin espekulatzen dutela salatu zuten atzo. Abiadura Handiko Trena, Donostiako Bigarren Gerrikoa eta beste hainbat proiektuk nekazarien lurrak hartuko dituztela gogoratu eta, Lurraren Nazioarteko Egunean, «lurrari lotutako nekazaritza» aldarrikatu zuten. Lurra falta dela salatu, eta eurena sektore estrategikoa denez gizarteak dagokion tokia zor diola nabarmendu zuten. A. CANELLADA / A. PRESS

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.