Zorraren krisia

Batasunerako gobernu eskaintzari uko egin eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du Greziako oposizioak

Papandreuk mozioa gainditu du aldeko 153 boto eta kontrako 145 jasoz. Karguari "itsatsita" ez dagoela esan arren, ez du dimisiorik eman. Karolos Papoulias presidentearekin bildu da gobernua osatzeko elkarrizketak hasiz.

2011ko azaroaren 5a
17:36
Entzun

Greziako oposizioko alderdi nagusiko buru Antonis Samarasek atzera bota du Giorgos Papandreu lehen mnistroak gaur luzatu dion batasun nazionaleko gobernu eskaintza, eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du. "Papandreuk lotsagarri utzi du Parlamentua. Guri txeke zuri bat eskatzen digu, eta guk ezin diogu eman". Papandreuri egin dioten eskaintzan egiten zuten eskaera bakarra Papandreuk berak gobernua uztea zela azaldu du.

Hauteskundeak deitzeko sei asteko trantsizioko gobernu  bat eratzea eskatu du Samarasek, urri amaieran Bruselarekin adostutako akordioa onartu ostean. Evangeos Venizelos Ekonomia ministroak adierazi du, ordea, PASOKek aurreikusten duen batasun nazionaleko gobernu berria otsailera arte egongo dela agintean, eta eztabaidagarri dela nork osatuko duen.

Papandreuk gainditu egin du bart Greziako Parlamentuan aurkeztutako konfiantza mozioa, eta gaur goizean Karolos Papoulias presidentearekin izan duen bileran esan dio ez dagoela "karguari itsatsita". Parlamentuaren konfidantza jaso duela argudiatu du eta "kooperazio gobernu" bat osatzeko ahal duen guztia egingo duela gaineratu du, "herrialdea hauteskunde aurreratu batzuen abenturan" sar ez dadin. "Ardura handiak hartzeko garaia da, eta aberriaren onerako ados jartzeko bide bat dago", esan du Papouliasekin bildu ostean. 

153 parlamentarik eman diote babesa Papandreuri bart, eta 145 izan dira bere aurka bozkatu dutenak. Azkenean PASOK alderdi sozialistako parlamentari guztiek eman diote babesa, nahiz eta aste nahasi honetan aurka bozkatuko dutela esan batzuk. Mozioa gaindituta, batasun nazionaleko gobernua osatzeko lanetan jarri da, Karolos Papoulias Greziako presidentearekin bilduta.

Antoni Samaras oposizioko buruak, ordea, esan du egoera horretatik ateratzeko modu bakarra hauteskundeak aurreratzea dela, eta 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.