Pentsioak

Batez besteko pentsioa %2 igo da, 1.104,65 euroraino

Hego Euskal Herrian 668.652 pentsiodun daude, iazko uztailean baino %1,3 gehiago

Gipuzkoako erretiratuen Duintasuna Elkartearen mobilizazio bat, iaz. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Jon Fernandez.
2016ko uztailaren 26a
07:52
Entzun

Iazko uztailean baino %1,3 pentsiodun gehiago zenbatu ditu Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak Hego Euskal Herrian: 668.652 guztira. Lau lurraldeetan egin du gora pentsiodun kopuruak urtebetean, baina bereziki Arabak izan du gorakada handiena, %2,2koa. Haren atzetik dago Nafarroa, iazko uztailean baino %1,5 pentsiodun gehiagorekin, eta hirugarren eta laugarren Gipuzkoa eta Bizkaia, %1,3ko eta %1eko igoerekin, hurrenez hurren. 

Batez besteko pentsioa —erretiroa, behin betiko ezgaitasuna, alarguntza, zurztasuna eta senideen aldekoa biltzen ditu—, bestalde, 1.104,65ekoa da Hegoaldean, duela urtebete baino %2 handiagoa. Erretiroagatiko batez besteko pentsioa, aldiz, 1.175,11 eurokoa da, eta 427.461 lagunek jasotzen dute, pentsiodunen erdiak baino gehiagok (%64).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.