BBK-k 7,5 milioi euro eman ditu mailegu solidarioetan
BILBO. BBK Solidarioak 7,5 milioi euro eman ditu maileguetan aurtengo lehen hiruhilekoan, iaz emandakoaren hirukoitza. Fundazioaren urteroko batzarrean, halaber, gordailu solidarioa 107,9 milioi eurora iritsi dela jakinarazi dute. Sei urte eta erdi dira proiektua martxan jarri zutela, eta, dagoeneko, 7.742 bezerok kontratatu dute. Horri esker, 76.500 lagunek jaso dute laguntza urteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu