CCOOk BBKren eta Kutxaren arteko bat-egiteaz akordioak lortu dituela-eta, BBK-ko Bizkaiko eta Obra Sozialeko langileen batzordeek hori baztertu egin dute. ELA, LAB, UGT eta ASPEM sindikatuek bozkatu dute hitzarmenaren aurka; CCOOrena izan da aldeko boto bakarra.
Kontrako botoa eman duten sindikatuek BBK-ko zuzendaritza kritikatu dute, "informazio falta" dela-eta. Erabakiak hartzeko, batzorde eta ordezkari "guztien" parte-hartzea eskatu dute, eta lan baldintzen inguruko ebazpenak ezin direla "estatutuz kanpoko mahaietan" hartu.
Horren harira, bilera egitea eskatu diote zuzendaritzari eta azaroaren 28an bat-egitea bozkatuko duen BBKren Biltzar Orokorraren informazio "gehiago" emateko eskatu die.
Ekonomia
BBK-ko langileen batzordeak CCOOk kutxen bat-egiteaz lortutako akordioaren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu