Aurtengo lehen hiru hilabeteetan BBK Solidarioak 2,2 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu gizarte ekintzan, iaz epe berean baino %160 gehiago. Krisi garaian, elkartasuna murriztu partez bultzatu egin behar behar dela adierazi du Xabier Irala fundazioko presidenteak. «Gure erantzunak hala izan behar du: krisi handiagoa,konpromiso handiagoa».
2.200 lagun elkartu ziren atzo BBK Solidarioaren bosgarren batzar nagusian. 2003an indarrean jarri zenetik, 45,2 milioi eurotik gora mugitu ditu. Finantza egitasmo handi eta txikietarako ehunka mailegu eman ditu, eta 53.500 herritarren eskuetara iritsi dira haiek.
Batez ere, arrazoi ugari direla medio gizartean baztertuta dauden pertsonen alde lan egiten duten ekonomia sozialeko enpresa eta erakundeei lagundu die BBK Solidarioak. Hala, haien azpiegiturak hobetzeko 21 milioi euroko finantzaketa bideratu du. Halaber, 17,2 milioiren bidez gizarte enpresen sorrera eta sustapena lagundu ditu. «Ekimen horien bidez, 20.000 lagunetik gora lanmerkatua barneratu ahal izan dira», esan du Iralak.
Norbere enplegua sortu nahi zuten herritarrei ere eman die dirua. Esate baterako, 2003tik zazpi milioi euro eman ditu mikrokreditutan. Interes tasa baxuetan eta baldintza bereziekin eman diren maileguak dira horiek, eta, besteak beste, negozio txikien finantzaketarako edo autoenplegu proiektuak laguntzeko balio dute. Hegoaldeko herrialdeei ere eman die finantzaketa BBK Solidarioak.
BBK Solidarioak %160 gehiago inbertitu du martxora arte
Fundazioak 53.500 herritarrei lagundu die 2003tik gaur egunera arte, eta guztira 45,2 milioi euro mugitu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu