BBVA bankuak joan den urtean 3.004 milioi euro irabazi zituen, duela bi urte baino %34,8 gutxiago. Jaitsieraren arrazoia AEBetan egindako egokitzapen batzuk izan dela esan du bankuak.
Francisco Gonzalez BBVAko presidenteak adierazi du bere erakundea prest dagoela krisiaren exijentziei aurre egiteko, eta uste du etxegintza arloan egoerari urtebetean emango diotela buelta.