BBVA Taldeak aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan 3.143 milioi euro irabazi zituen, Espainiako Baloreen Merkatuaren Batzordeak gaur jakinarazi duenez. Iazko garai berearekin alderatuz gero, %14 gutxiago irabazi zuen BBVAk, "krisiagatik eta merkatuen egoera aldakorragatik", aipatutako batzordearen arabera.
Espainiako Estatuan lehen baino etekin txikiagoak lortu zituen. Aldiz, Mexikon, Hego Amerikan eta AEBetan hazten jarraitu zuen.