BBVAk 4.700 milioi euro izango ditu datozen hilabeteetan, Europako Batasunak banku nagusiei eskatuko dien kapitalizazio premia berriei aurre egiteko. «Ia kontrolpean ditugu 4.700 milioi euro», esan zuen atzo Angel Cano BBVAko kontseilari ordezkariak, Madrilen, urteko lehen bederatzi hilabeteko emaitzen aurkezpenean. Alegia, ez duela merkatu pribatuetara jo beharko diru bila.
Europako Batasunak %9ko core tier-1 kapitala eskatuko die banku nagusiei. BBVAk %8koa lortu zuen uztaileko estres testetan, baina %9koa lortu du irailean.
BBVAk 3.143 milioi euro irabazi ditu aurten urrira arte, iaz epe berean baino %14 gutxiago, krisiaren eta merkatuen egoeraren ondorioz. Irabazien jaitsiera askoz ere handiagoa izan da Hego Euskal Herrian eta Espainian, %38koa. Finantza aktiboek balio galtzeak 2.890 milioi euroko galerak eragin dizkio aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan. Asko, baina iaz baino %19,9 gutxiago. Likidezia ere hobetu du, gordailuetako dirua %10,3 handitu baitu.
BBVAk baliabide propio nahikoak izango ditu kapitalizazio premietarako
Bankuak 3.143 milioi euro irabazi ditu urrira arte, iaz epe berean baino %14 gutxiago, krisiaren ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu