BBVAk heren bat jaitsi ditu irabaziak, eta Bankiaz jabetzea baztertu du

2012ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
BBVAk 3.004 milioi euro irabazi zituen iaz, 2010ean baino %34,8 gutxiago. Jaitsiera horren zati handiena AEBetako adarraren kontabilitatean egin behar izan dituen moldaketen ondorio da. Hego Euskal Herriko eta Espainiako adarrak %39 gutxiago irabazi du, diru zati bat baztertu baitu maileguetan izan ditzakeen galerez estaltzeko. Etxegintzarekin lotutako zalantzazko maileguen %34 estalita dauzka BBVAk. %50era iritsi beharko du orain, Espainiako Gobernuaren lege dekretuaren ondorioz. Baliabide horiek lortzeko arazorik ez duela izango ziurtatu du Bizkaian sortutako bankuak. Erreforma horrek eragingo dituen bat egiteei buruz zuhur azaldu da Francisco Gonzalez bankuko burua, eta, zurrumurruek diotenen aurka, baztertu egin du Bankiaz jabetzeko aukera. «Oso zaila da, eta Espainiari problema bat sortuko lioke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.