BBVAko akziodun bihurtzeari uko egin dio azkenean Sacyrrek

Kapitalaren %3,1 erosteko aukerak saldu ditu eta 150 milioi irabazi ditu

Erredakzioa
2005eko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Azkenean, amore eman behar izan du Sacyr Vallehermoso eraikuntza enpresak, eta BBVAko presidente Francisco Gonzalezek lasaiago hartu ahal izango du arnasa, operazioaren atzeanbankutik botatzeko saioa zegoela antzematen baitzen.

Sacyr Vallehermosokok azaroan CNMV burtsako kontrol batzordeari jakinarazi zion «BBVAren partaidetza bat erdiesteko aukera» aztertzen ari zela. Bi hilabete eta erdiren ondoren, atzera egin du, epe horretan finantza zein politika munduan jasotako presioak tarteko.

Hala ere, Sacyr Vallehermoso ez da esku hutsik geratuko. Gaur egun, enpresa 16 milioi tituluren jabe da (BBVAren %0,472), eta beste 90 milioi akzioren gain finantza baliabideak edo erosteko aukerak ere baditu: guztira, %3,1. Administrazio kontseiluak adostutakoaren arabera,akzio eta aukera horiek salduko dituzte eta operazio horretatik, 140eta 150 milioi arteko gainbalioa lortzea espero dute hots, hasierako prezioarekiko lortutako irabazia. Mozkinok akziodunen artean banatuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.