LAN SEGURTASUNA

BBVAko langile ohi bat hil da Bilbon, "amiantoaren ondorioz"

Mantenimentu lanetan egin zuen behar, amiantoarekin harreman zuzenean. Azken urteetan bankuarekin eta mutuarekin auzietan egon zen.

2010eko urriaren 26a
17:46
Entzun
BBVA bankuko langile ohi bat amiantoaren eraginez hil da Bilbon. LABek atzo eman zuen horren berri eta gaur CCOOk zabaldu du albistea. Mesotelioma gaitza zuen hildakoak eta, sindikatuen arabera, amiantorekin harreman zuzenean lan egin zuelako zuen gaitz hori. Hildakoak Bilboko Plaza Biribileko egoitzan egin zuen behar mantenimentu lanetan, eta Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantza Inspekzioak ere onartu zituen txosten batean hildakoak amiantorekin izan zituen arriskuak.

Azken urteetan, hildakoa BBVArekin eta Univale mutuarekin epaitegietan zegoen, horiek helegitea aurkeztu ziotelako Gizarte Segurantza Insititutoak amiantoarekin lan egiteagatik ematen zizkion diru laguntzei. Lehen epaiketan langileari eman zioten arrazoia epaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.