lan istripua

BECen hildako bi langileen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Barakaldoko (Bizkaia) BEC erakustazokaren aurrean, atzo han lan istripuz hildako bi langileren heriotza salatzeko.

2005eko martxoaren 2a
19:09
Entzun
Atzo, bi beharginek bizia galdu zuten Bilbao Exhibition Centren lanean ari ziren bitartean: 29 urteko F.A.D. eta 21 urteko J.F.L. BECeko iturriek Efe berri agentziari azaldu ziotenez, bi langile gazteak plataforma baten gainean zeuden aldamio bat jartzen. 18:30ak aldera, oraindik zehaztu gabeko arrazoien ondorioz, plataforma goitik behera jausi zen. 22 metroko altueratik erori ziren biak. Heriotza berehalakoa izan zen.

BECen arabera, bi langileon enpresa "izen onekoa" da, segurtasun berezia eskatzen duten altuera handiko lanak egiten espezializatua dagoena, eta hango langileak baldintza horietan lan egiteko oso prestatuak daude. BECek jakinarazi zuen ikerketa bat irekiko duela ezbeharraren zergatiak azaltzeko, aldamioa teknikoki lurrean "ondo finkatuta baitzegoen". Bestelako azalpena eman zuten CCOOko Ezkerraldeko ordezkariek. Sindikatuaren arabera, aldamioaren goialdeko segurtasun neurriak "eskasak" ziren. Atzokoarekin 13 dira, gutxienez, Euskal Herrian lanean hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.