Lan gatazkak

Bederatzi hilabeteko greba amaitu da Irungo eta Urnietako IATn

Langileak astelehen goizean itzuliko dira lanera, TUV Rheinland enpresarekin akordioa izenpetu ondoren. Eskatutakoaren %100 lortu dutela dio ELAk. 

Gipuzkoako greba dela-eta, Nafarroako IAT enpresatan autoen azterketa pasatzeko ilara luzeak sortu izan dira. Irudian, Sunbillakoa, abuztuan. JAGOBA MANTEROLA, ARP
Iker Aranburu.
2014ko martxoaren 21a
19:40
Entzun

Oraingoan bai. Azken bederatzi hilabeteak greban eta azken astea akordio batekin xextran aritu ondoren, bakea sinatu dute TUV Rheinland Ibericako zuzendaritzak eta langileak. Gatazka amaieraren ondorioz, astelehenean itzuliko dira lanera grebalariak, eta normaltasunez irekiko dituzte Urnietako eta Irungo IAT Ibilgailua Aztertzeko Teknikoko zentroak. Lehenengoa itxita izan da ekainaz geroztik, eta bigarrena erdizka lanean, langile batzuek ez baitzuten ELAk deitutako grebarekin bat egin.

Gaur eguerdian Donostiako Precon sinatutako akordioaren inguruan ez du balorazio handirik egin TUV Rheinlandek. Agiri baten bidez, «enpresak erakutsitako borondateari esker» lortu dela esan du, eta azterketarako ordua eskatzeko zerbitzuak martxan daudela esan du. Eskertuko dute Gipuzkoako ekialdeko eta erdialdeko milaka erabiltzailek, Irunen lekua lortu ez dutenekBergarara joan direlako, edo TUVek berak Nafarroan kudeatzen dituen hiru zentroetara: Iruñea, Doneztebe edo Arbizu.

TUVek batean galtzen zuen diruaren zati bat berreskuratzea izan da gatazka luzatzearen arrazoi bat, eta grebalariek ELAren erresistentzia kutxaren laguntza izatea bestea.

Langileek, berriz, garaipen gisa saldu dute akordioa. «Eskatzen genuenaren %100 lortu dugu», ziurtatu du Ketxus San Emeterio langileen bozeramaileak (ELA). Funtsean, 2012-2016 eperako lan ituna lan erreformaren aurrean blindatzea lortu dute, eta bereziki mugagabeko ultraaktibitatea. KPIren adinako soldata igoerak izango dituzte 2012an eta 2013an, eta izoztu egingo zaie aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.