Bediako (Bizkaia) industrialdeko enpresa batek su hartu du gaur goizean eta kalte materialak eragin ditu, baina ez da zauriturik izan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez.
Sutea goizeko bost eta erdietan hasi da Murtatza industrialdeko enpresa batean, baina oraindik ez dira argitu horren arrazoiak.
Su-hiltzaileak bertara joan dira eta sua kontrolatzea lortu dute, baina 9:15ean oraindik lanean zeuden han. Suteak ez ditu ondoko etxebizitzak kaltetu.
Sutea
Bediako enpresa batek su hartu du baina ez da zauriturik izan
Gaur goizean izan da sutea, Murtatza industrialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu