Antsoaingo (Nafarroa) Grupo San Cristobalen hutsik dagoen industria nabe batean ezbeharra gertatu zen atzo, eguerdian. Enpresa berri bat hartzekotan den nabean hobekuntza lanak egiten ari zirela, sabaiaren isolamenduan ari zen jardunean Mohamed Zhari Bootaleb 46 urteko iruindarra, eta sabaileiho batetik behera erori zen, zazpi metrotik.
Oso larri zaurituta Nafarroako Ospitale gunera eraman zutenean hainbat lesio traumatiko zituen, baita garezurreko traumatismoa ere. Zainketa intentsiboetan ospitaleratu zuten, baina hil egin zen azkenean.
Nafarroako Foruzaingoko polizia judizialaren kargu gelditu da gertatutakoa ikertu eta ezbeharraren nondik norakoak argitzea.