«Behetik gorako» erreforma administrazio publikoetan

2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak «behetik gorako» azterketa bat abiatu du administrazio publikoan, «azken 30 urteotan egin ez den» erreforma bat egiteko. Soraya Saenz de Santamaria lehendakariordearen arabera, administrazio «sinpleago, eraginkorragoa eta koordinatuagoa» lortu nahi dute, «herritarrei zerbitzu hobeak» emateko. Lau lantalde eratuko dituzte, eta ekainaren 30a baino lehen erreformari ekiteko txostenak prest izango dituzte. Administrazioaren egiturak handitzeari utzi behar diotela uste du PPren gobernuak, eta, horretarako, zerbitzu bikoizketa eragotzi nahi dute. Ikusteko dago erreformak zein eragin izango duen Hego Euskal Herriko administrazioetan.

LAB

«Aurrekontua zorrotz betearazteko politika errotik aldatzea ezinbestekoa da langabeziaren kopuru izugarri hauek ikusita. Herritarrak pobretzearen bizkarretik lortzen ari dira lehiakortasuna, langileen soldaten eta oinarrizko gizarte zerbitzuen kontrako erasoen bidez. Politika horiek zama baino ez dira ekonomia berpizteko».

ELA

«Urte bakar batean langabeen kopuruak %23,3 egin du gora. Europan, hain larriak ez diren murrizketak egiten ari dira, eta langabeen zenbakiak %8,2 egin du gora. Begien bistakoak dira administrazioen murrizketek eta lan erreformek eragindako ondorioak. Mobilizazioekin soilik bukatu ahal izango ditugu murrizketa hauek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.