Behi esnearen ekoizpena muga dezatela eskatu die ELBk Frantziari eta Europari

Hogei laborarik beren haserrea eta kezka agertu diote departamenduko nekazaritza zuzendaritzari

AITOR RENTERIA / BAIONA
2009ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
ELB sindikatuko hogei laborari inguru Departamenduko Laborantza Zuzendaritzako zerbitzuekin bildu ziren atzo haien haserrea adierazteko. Frantziak eta Europak behi esne ekoizpena mugatzea eskatzen dute laborariek. Izan ere, esne eskaintza eskaria baino handiagoa da, eta horrek behera bultzatzen du laborariei ordaintzen zaien prezioa.

Laborariei ordaintzen zaien esnea duela bi urteko prezioetara apaldu dela dio Christian Harluxet ELBko eledunak. Ekoizpena esne eskaria baino handiagoa izanik, industriak gurina eta hautsa egiteko baliatzen du esnea. Merkatuak ezin ditu irentsi Europako, AEBetako eta Zeelanda Berriko behi esne kopuruak. Metatu den gurina eta esne hautsa bikoiztu da 2008an. ELBk azaldu duenez, Europak diru publikoa baliatzen du ekoizpen hori sustatzeko, eta industriak egoera baliatzen du prezio apalagoak ezartzeko laborariei.

Bezeroak kaltetu gabe, esne ekoizpena eta salmenta orekatuta Europak gastatzen duen diru publikoa gutxituko dela, eta laborariei ordaintzen zaien kopurua ez dela apalduko dio ELBk.

Departamenduko laborantza zerbitzuek jaso zuten ELBren eskaria, eta Parisera helaraziko dutela azaldu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.