Nafarroako VWek «mugiezina den behin betiko» proposamena egin dio langileen batzordeari. Lan ituna bost urtetarako litzateke (2005-2009). Lanaldia 209 egunekoa nahi du. Soldatari dagokionez, 2005erako egungo soldata gehi %0,5ko igoera proposatu du. Hurrengo lau urteetan KPI erreala gehi %0,5ko igoera eskaini du. Gainera, 2006an langileek 400 euroko ordain saria jasoko dute urtarrilean eta hurrengo hiru urteetan hilabete berean 250 eurokoa.
Malgutasunari dagokionez, 11 eguneko lan poltsa eskaini du. Horrek esan nahi du produkzio beharren arabera lanegunak urtean 198ra jaitsi ahal izanen direla edo 219ra igo. Dena dela, lantegian auto eredu berri bat produzitzen hasten diren urteaneta hurrengoan malgutasuna 15 eguneko izatea nahi du. Landabengo zuzendaritzak martxoaren 3rako nahi du erantzuna. Aurten 240.000 polo auto fabrikatzeko aukera dago, uste baino 10.000 gehiago. Akordiorik ez bada produkzioa ez da Iruñera ekarriko.
«Behin betiko» eskaintza egin du Volkswagenek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu