Belgikako ekonomia atzeraldian sartu zen iazko azken hiru hilabeteetan, hango bankuak gaur adierazi duenez. 2011ko hirugarren hiruhilekoan barne produktu gordinak %0,1 egin zuen atzera, azkenekoan %0,2, eta atzeralditzat hartzen da bi hiruhilekotan jarraian atzera egiten bada.
2011 hasieran Belgikak hazkunde ekonomikoa izan zuen, baina gero jarduera geratu egin zen, azkenean atzera egiteraino.
Aurreko atzeraldia 2008-2009an izan zen han, Lehman Brothers AEBetako bankuak porrot egin zuenean.