Berlusconik lehenbailehen onartu nahi ditu EBZk agindutako murrizketa neurriak

2011ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Zalantzak baretzeko asmoz, Europako Banku Zentralak agindutako neurriak lehenbailehen jarri nahi ditu indarrean Silvio Berlusconi lehen ministroak. Abuztuaren 18rako ministroen kontseilura deitu du, baina litekeena da hilaren 16an egitea ere. Erreformak dekretu lege modura onartu, eta ahalik eta arinen Parlamentura iristea nahi du. Sindikatuekin ere ari da neurri horien gainean negoziatzen. Hainbat iturriren arabera, bigarren etxebizitzari zerga berezi bat jarri nahi zaio,erretiro adina bizi-itxaropenarekin lotzeko prozesua bizkortu eta enpresak pribatizatu. Uztailean 79.000 milioi euro aurrezteko beste plan bat onartu zuen Parlamentuak. Atzo 6.500 milioi jaulki zituen urtebeterako bonuetan, EBZk herrialdearen zorra erosiko zuela iragarri zuenetik estreinakoz. Aurreko enkanteetan baino interes txikiagoa ordainduko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.