Duela hiru egun laneko istripu bat izan zuen itsasoan Atunsa enpresarentzat lanean ari zen Ghanako langile batek. Astelehenean zauritu zen, eta gaur hil da, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.
Heriotzaren harira, arrantza sektoreko prekaritatea salatu du ELAk. "Lan arriskuen prebentziorako legea enpresa askotan urratu egiten da, baina sektore honetan prebenzio aldetik utzikaria are handiagoa da, nahiz eta administrazioa hainbat kanpaina egiten saiatu".
Bestalde, sindikatuak kritikatu du Bermeoko Atunsa konpainiak gardentasun txikiz jokatu duela gertakariaren inguruan. "Ez dago informazio argirik lan istripuaren inguruan", zehaztu du.
Datorren astelehenerako elkarretaratzea bat deitu du ELAk gehiengo sindikalerakin batera. Bermeoko portuan (Bizkaia) egingo dute elkarretaratzea, hilaren 29an, 12:00etan. Sindikatuak gogora ekarri du urtea hasi zenetik lau behargin hil direla.