Finantza sektorea. Berregituratzea
Bernankek ziurtatu du AEBak ez direla eroriko atzeraldian
AEBetako ekonomiaren hazkundea oztopatzen duten faktoreak egon badauden arren berriz atzeraldirik ez dela izango ziurtatu zuen Ben Bernanke Erreserba Federaleko presidenteak. Bigarren hiruhilekoan AEBetako ekonomiak berpiztera egingo duela adierazi zuen Bernankek, eta hala gertatzen ez bada eta gauzek okerrera egiten badute Fed esku hartzeko prest dagoela. Hazkundea oztopatzen duten faktoreen artean euroguneko zorraren krisiari eman zion garrantzirik handiena. Hala ere, krisiari aurre egiteko Europak dituen tresnetan konfiantza baduela esan zuen. AEBetako bankuek likidezia arazorik izango balute, berriz, Fed dolarrak merkaturatzeko prest dagoela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu