BERRIAren Igandea ekonomia gehigarriak lan erreformaren gaineko erreportaje luze eta sakona ekarriko du bihar. Hego Euskal Herriko sindikatuek lan erreformaren aurka deitutako greba orokorraren ataritan, sei orri eskainiko dizkio Igandeak lan erreformaren ondorioen azterketari.
Bertan, lan erreformaren aplikazioak sortu dituen kezkak eta agerian utzitako hutsuneak aztertuko dira. Gainera, lan erreformak kalte egindako langileen adierazpenak jaso ditu BERRIAk, eta Unai Sordo CCOO-Euskadiko idazkari nagusiarekin bildu da.