Berrikuntza eta lehia hobetzeko, 18,9 milioi
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak18,9 milioi euro jarriko ditu enpresen eskura. Horietatik 11,3 milioi euro lehiakortasun maila hobetzeko izango dira, eta 500 enpresek jaso ahal izango dituztela laguntzak azaldu du Iñaki Hidalgo Ekonomia Sustapenerako diputatuak. Gainerako 7,6 milioi euroak berrikuntza sustatzeko izango dira. Aurreikuspenen arabera, 250 proiekturi laguntzeko balioko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu