Helburu zehatz bat jarri du Francisco Jose Huidobro Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidenteak: industria sektorea krisi aurreko BPGaren kuotara itzultzea. Kezkatuta hitz egin du, ekonomiaren motorra den sektoreak krisian galdu duen pisua dela eta. Horregatik, herri politikak bultzatzeko deia egin du. Horrek eragina izan du, baita ere, enpleguaren kalitatean, behin-behineko kontratuak eta lanaldi partzialek gora egin dutelako. Lanpostuak sortzen hasi ziren joan den urtean —2009 eta 2013 artean lanpostuen %10 galdu ondoren—, baina une honetan kontratuen %95 behin-behinekoak direla ohartarazi du. Ildo horretan ere erabakiak hartu beharraz hitz egin du.
Ekonomia hazten ari da apurka, baina pobreziak gora egin izana ere datu larritzat jo du EGABek. 127.000 pertsona inguru daude gaur egun pobreziazko egoeran. Biztanleriaren %5,9aren errealitatea da hori, 2008tik 1,7 hazi den datua. “2008. urtera arte ikustiako aurrerapenak azkeneko bi urte hauetan arriskuan jartzen” hasi direla ohartarazi du.