Berriz ere Gerardo Diaz Ferran izango da CEOE Espainiako patronaleko presidentea. Kargua berretsi ostean ere kaleratzeak merkatzearen alde egiten jarraitzen du. Oraingoan kaleratu eta merkatu hitzak ez ditu erabili, baina Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari zuzendu zaio, eta erreforma «ausartak eta azkarrak» onartzeko eskatu dio. 459 ordezkaritatik 398k eman diote babesa.
Orain arte, Espainiako Gobernua lan merkatua erreformatzearen eta kaleratzeak merkatzearen aurka azaldu da: «Langileek eskubide gehiago dituzten gizarteak lehiakorragoak dira», adierazi zuen Zapaterok.
Espainiako Gobernuak krisiari aurre egiteko hartu dituen erabakiak, baina, «nahikoa» ez direla iritzi dio CEOEk, eta horregatik «neurri sakonagoak» eskatu dizkio. Iazko otsailean, argi azaldu zen Feran, eta krisiari aurre egiteko kaleratzeenmerkatzea «ezinbestekoa» dela adierazi zuen.
Tesi horrekin jarraituz, pasa den urtean Espainian 16.000 enpresa itxi zirela gogoratu du Ferranek. Eta horrek aurrera begira ere horrela jarraituko duela uste du, «ICOk [Espainiako Kreditu Ofizialeko Institutua] arrisku gehiago ez baldin badu hartzen».
Berriz ere Diaz Ferran izendatu dute CEOE patronaleko presidente
Krisi ekonomikotik ateratzeko «erreforma ausartak eta presakoak» eskatu dizkio Zapaterori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu