arrantza

Beste arrantzaleek onartutakoaz aparte ez diela ezer eskainiko esan die Bizkaiko eta Gipuzkoako marinelei Espainiako Gobernuak

Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleak Espainiako Gobernuko Arrantza Ministerioko idazkariarekin bildu dira gaur, eta hark esan die Arrantza Ministerioak Herrialde Katalanetako, Murtziako eta Andaluziako arrantzaleekin lortutako akordioa onartzeko, edo besterik ez dietela eskainiko. Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleak ez dira gustura atera bileratik, izan ere, haien iritzian arazoa konpontzeko beharrekoa da azokan arraina hobeto saltzea.

2005eko azaroaren 2a
16:59
Entzun
Espainiako Arrantza Ministerioko idazkari Juan Carlos Martinek azaldu duenez, Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek akordioarekin bat egingo dutela espero du. Arrantzaleak ez dira gustura atera bileratik, baina nolanahi ere, gaur arratsaldean bilera egingo dute Gipuzkoakoek behinik behin.

Petrolio litroko 9,5 euro zentimoko laguntzak izango dituzte, beste arrantzaleek lortutako akordioa onartzen badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.