Bai Esaneko 92 langile kalean utzi dituen erregulazio espedientea onartzeko beste erremediorik ez duela esanez erantzun die Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak sindikatuen kritikei. «Euskaltelen zerbitzuaren kudeaketa amaitu ondoren, beste aukerarik ez zegoen, hura baitzen haren jarduera bakarra», argudiatu du Lan Sailak. Horregatik, «[langile] batzordeak ezin du enpresari soilik dagokion erabakia [lan] ordezkaritzaren bizkar jarri».
Bai Esanek Euskaltelen harrera zerbitzua eman du azken urteotan, baina orain kontratua Ibermaticari eman dio telefono konpainiak. Langileek kontratuaren subrogazioa eskatu dute, zerbitzuak jarraitu egingo duelako. Haien ustez, enpresen arteko segida nahiko arrazoi da espedientea atzera botatzeko.
«Beste aukerarik ez dagoelako» onartu du Jaurlaritzak Bai Esaneko erregulazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu