Beste espediente bat eskatuko du Bridgestonek
BILBO. Auto berrientzako pneumatikoen eskaera %50 jaitsi dela eta, enplegua erregulatzeko beste espediente bat aurkeztuko die langileei Bridgestonek gaur, bigarrena. Basauriko lantokiari dagokionez, ekainaren 22tik aurrera 70 egunean gelditzea proposatuko du zuzendaritzak. Egun horretan amaitzen da aurrenekoa. Espainian dituen beste bi lantegitan ere aurkeztuko du dosierra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu