ONTZIGINTZA

Beste lau ontzi eraikiko ditu Balenciagak

Petrolio plataformak hornitzeko itsasontziak dira, Eskoziako North Star Shipping ontzijabearentzat . 

Berria.info
2013ko abenduaren 16a
18:26
Entzun

Zumaiako Balenciaga ontziolak beste lau kontratu gehitu dizkio hilabete hasieran iragarritako biei. Guzti-guztiak bezero berdinarentzat dira, Eskoziako North Star Shipping-Craig Group taldearentzat. 90 milioi jasoko ditu Balenciagak ontzien truke, Javier Lopez de Lacalle Euskal Herriko Itsas Foroko presidenteak eta Juan Ignacio Garcia de Motiloa Jaurlaritzako Industria sailburuak azaldu dutenez.

Tax lease sistema berriaren bidez Euskal Herrian egingo diren lehen sei itsasontziak dira horiek. Berez, Zumaiako ontziola da lan karga berria sinatu berri duen enpresa bakarra Europako Batzordeak ontzien eraikuntza finantzatzeko erabiltzen zen tax lease sistema zaharra baliogabetu zuenetik.

Gaur iragarritako ontziak txikiagoak dira abenduaren 4an iragarritako biak baino. Azken horiek 60 milioi euroren lan karga ekarriko dizkiote Balenciagari eta hura hornitzen duten tailer txikiagoei.

Euskal Herriko Itsas Foroak espero du kontratu horiek "joera aldaketa" ekarriko diotela sektoreari. Hala ere, zuhur mintzatu da: "Oraindik, EBren epaiaren ondorioz, inbertitzaileak falta zaizkigu, finantzaketa, bermea eta banku egituratzaileak; arazoa konpontzeko Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ari gara".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.