EKONOMIA

Bestelako saririk ez duten langabeek, otsailetik aurrera ez dute jasoko 426 euroko laguntza

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak krisiari aurre egiteko neurriak iragarri ditu, eta ostiralean onartuko dituzte. AENA aireportuak kudeatzen dituen elkartea %49 pribatizatuko du.

2010eko abenduaren 1a
15:02
Entzun
Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok krisiari aurre egiteko hainbat neurri iragarri ditu gaur, eta horien artean esan du otsailetik aurrera bestelako laguntzarik ez duten langabeek 426 euroko diru laguntza jasotzeari utziko diotela esan du. Ostiralean onartuko omen ditu ministro kontseiluak neurri horiek.

Gainera AENA aireportuak kudeatzen dituen enpresaren %49 pribatizatu egingo du Espainiako Gobernuak, eta loteria kudeatzen duen enpresaren %30a. Langabeei diru-laguntza kendu arren, enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak onartuko ditu Zapaterok, eta sozietate zerga jaitsi egingo duela iragarri du; azken neurri horrek, ordea, ez du eraginik Hego Euskal Herrian. Gainera, aurrerantzean 10 milioi euro fakturatzen dituzten enpresak ere neurri txikiko enpresa izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.