Irudia. Bilbo

BETIKO PLAZA, BAINA BESTE IZEN BATEKIN

2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Bilboko Plaza Biribila berriro bataiatu du BBVAren aurkako plataformak. Lapurren Plaza da orain, «herritarrak injustizia sozialera behartu dituzten» bankuen omenez. Inaugurazioa Francisco Gonzalez BBVAko buruaz mozorrotutako batek egin du, alboan Merkel, Raxoi eta Azkuna faltsuak dituela. «Besteen dirua eskuratzea lapurtzea bada, onartzen dugu: lapurrak gara. Dirua zerga paradisuetan garbitzea lapurtzea bada, lapurrak gara», esan du Gonzalez-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.