Hiru eta erdiak pasatxo zirela erori da Ioan C.M. gaztea zanga batera, Dantxarinean, lanean ari zela. Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, mediku bat, erizain bat eta Oronozko suhiltzaileak joan dira hura artatzera, baina ezin izan dute ezer egin.
Lauak inguruan gertatu da bigarren lan istripua, Igantzin: kamioia zamatzen ari zen 59 urteko Joao S.N. eskailera batera igota, eta goitik behera erori da lau metroko altueratik. Kolpe handia hartu du buruan, eta segituan hil da.
Ioan C.M. errumaniarra zen sortzez eta Joao S.N. Portugalgoa.
Ekonomia
Bi behargin hil dira Nafarroan lan istripuz
Bi lan ezbehar larri izan dira Nafarroan, 20 minutu eskaseko tartean: aurrenekoan, Dantxarinean, 19 urteko Ioan C.M. langilea hil da; bigarrenean, Igantzin, 59 urteko Joao S.N. Ioan C.M. zanga batera erorita hil da. Joao S.N. kamioi gidaria, berriz, zamaketa lanetan ari zela eskailera batetik amilduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu