Bi dendari zigortu dituzte, langile baten heriotzagatik
donostia Donostiako supermerkatu bateko bi arduradunei urtebete eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete, langile baten heriotzagatik. Langilea karga-altxagailuaren zulotik erori zen, lurra leuntzen eta distirarazten ari zela, 2004ko martxoan. Dendaren arduradunek 152.120 euro ordaindu beharko dizkiete hildako langilearen senideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu