AURREZKI OINARRIA
•Gipuzkoa. Lehenbiziko 1.500 euroei %20ko tasa ezarriko zaie, orain arte bezala, eta 1.500 eurotik gorako kopuruek %24 ordainduko dute
•Bizkaia-Araba. 10.000 euro arteko tasa %20 izango da, eta hortik gora, %22.
ERRENTA HANDIAK
•Gipuzkoa. Bi tarte berri sartuko dira errenta handientzat. Urtean 120.000 euro baino gehiago irabazten dutenentzat %47 izango da, eta 175.000 eurotik gora jasotzen dutenentzat, berriz, %50
•Bizkaia-Araba. Aldaketarik ez egitea erabaki dute. Hortaz, 63.000 eurotik gora tasarik handienak %45 izaten jarraituko du.
FAMILIAK
•Bizkaia-Araba. Sei eta hamasei urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko 50 euroko kenkari berria ezarriko dute. Gipuzkoak ez.
BGAE EKARPENAK
•Gipuzkoa. Asko jota, 5.000 eurora jaitsi da gehienezko ekarpena. 52 urte edo gehiago dituztenentzat, 1.000 euro gehiago urtero, 12.500 euro arte. 65 eurotik gorakoek ezin izango dute murrizketarik baliatu.
•Bizkaia-Araba. Urteko ekarpena 6.000 euro (orain arte 8.000 ziren), eta 52 urtetik gorakoentzat ere 12.500 euroko muga.
ADINEKO KENKARIA
•Gipuzkoa. Zerga oinarrian 30.000 eurotik gora kenkaririk ez. 24.000tik gora geroz eta kenkari txikiagoa.
•Bizkaia-Araba. 35.000 eurotik gora kenkaria desagertuko da, eta 30.000 eurotik gora murriztuko da.
ETXEBIZITZA EROSTEA
•Gipuzkoa. Kenkari orokorra %15 (35 urtetik beherakoentzat %20). Asko jota, 1.500 eta 2.000 euroko murrizketa urtero. Kreditu fiskala 30.000 eurora jaitsiko da. Orain arte kenkaria %18 eta %23 zen, eta kreditu fiskala, 36.000 euro.
•Bizkaia-Araba. Urteko kenkari muga 1.800 eta 2.300 eurora jaitsiko da (lehen 2.160 eta 2.760 euro). Murrizketa handiena jasotzeko adina 35 urtetik 30urtera jaitsiko dute.
SOZIETATE ZERGA
•Bizkaia-Araba. Sortutako lanpostu bakoitzeko kenkaria 300 eurotan handituko dute. Lortutako kenkariak ezartzeko gehienezko kuota %45etik %35era jaitsiko da. I+Gn izan ezik.
OINORDETZA
•Gipuzkoa. Oinordetzak eta dohaintzak zergapetuko dira baita ahaide zuzenen artean ere, %1,5eko tasarekin. Oinordetzen kasuan, 220.000 euro azpikoak salbuetsita geratuko dira.
•Bizkaia-Araba. Senide zuzenen arteko dohaintzek %1,5eko tasa ordainduko dute. Oinordetzek ez dute zergarik ordainduko 2013ko abenduaren 31 arte.
ONDAREA
•Gipuzkoa. Zerga ordaintzetik libratzen dira 600.000 euro arteko ondareak (2008 arte 204.000 euro), eta ohiko etxebizitzan 300.000 euro artekoak (lehen 200.000)
•Bizkaia-Araba. Salbuetsitako ondarea 800.000 euro izango da, gehi ohiko etxebizitzaren 400.000 euro.