Bi langile larri zauritu dira Estampaciones Bizkaian
ABADIÑO. CGT sindikatuak jakinarazi duenez, bi langile larri zauritu ziren atzo goizean Estampaciones Bizkaia fabrikan (Abadiño, Bizkaia) izandako istripuan. Batek erredura handiak ditu aurpegian eta lepoan, eta besteak hatz batean zauri larri bat dauka. Duela zazpi hilabete lantegi horretan langile bat hil zela eta beste batek zauri larriak izan zituela gogorarazi du CGTk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu