LAS ISTRIPUA

Bi langile zauritu dira Euskal Trenbide Sareko lanetan

Trenak konpontzeko eta mantentzeko lokomotorrean sua piztu da Abadiñon, eta langileetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute erreta.

2014ko otsailaren 7a
18:42
Entzun

Gauerdian izan da ezbeharra, lokomotor bat beste batek eramateko prestatzen ari zirenean. Suhiltzaileak eta ertzainak joan ziren hara, lokomotor barrutik atera zituzten, eta sua itzali. Erredurak eta kolpeak dauzka ospitalera eraman duten langileak. Sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira. Euskal Trenbide Sareak kontratatutako enpresa bateko langileak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.