Funtzio publikoko langileen greba ari dira egiten gaur Frantziako Estatuan, eta Baionan, sindikatuen arabera, bi mila lagunetik gora bildu dira manifestazioan. Horretaz gain, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako maila denetako irakasleek gaur egin dute elkarrekin lehen aldiz greba; protesta eragin berezia ari da izaten irakaskuntzan.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen gobernuak hezkuntzan 11 mila lanpostu kendu nahi ditu estatuan. Horien artetik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduan lehen mailan hamasei, bigarrengoan 60 eta Lanbide Heziketan bederatzi.
Gaur Baionako manifestazioan salatu dutenez, Sarkozyk "eredu liberala" ezarri nahi du, "funtzio publikoa pribatizatuta". Lan "prekarietatea" ere handituko duela kritikatu dute; besteak beste, langileen mugikortasuna ahalbidetuz, horien baimenik gabe.
Seaskako lehen mailan greba egin dute Angelu, Kanbo, Ortzaize, Baiona, Miarritze, Urruña, Basaburua, Donibane Garazi, Hazparne, Sara, Senpere, Azkaine, Donibane Lohizune, Uztaritze, Sohuta eta Hendaian. Bigarren mailan ere greba egin dute.
LABek Frantziako Gobernuari leporatu dio erakunde publikoetan euskararen alde hartutako neurriak ez dituela gero betetzen.
Hezkuntza
Bi mila lagunetik gora bildu dira Baionan funtzio publikoko langileen manifestazioan
Sarkozy Frantziako presidentearen gobernuak hezkuntzan aldaketak egin nahi dituela-eta, greba egiten ari dira gaur Ipar Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu